Martxan da berriro aurrez aurreko sexu aholkularitza zerbitzua

Amaia Urbieta Arruti 2020ko irailaren 4a

Udalak eskaintzen duen sexu aholkulaitza zerbitzua martxan da oporren ostean. Herritarrek asteartero izango dute kontsultara bertaratzeko aukera, 17:00etatik 21:00etara.

Egoitza Zuberoa kaleko 22. zenbakian dago. Aurrez aurreko kontsultez gain, aholkuak jasotzeko beste hainbat bide ere eskuragarri daude: telefonoz eta whatsappez (618 62 62 08), skypez (Sexu Aholkularitza Zarautz) eta posta elektronikoz (sexuaholkularitza@gmail.com).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide