Kultur hedapenerako Gela programaren barruan, ostiral honetan arte errusiarrari eskainitako zikloaren bigarren atala proiektatuko dute Photomuseumen. Kasu honetan, Errusiaren eraldatzea izango da ardatz; izan ere, nazio feudal izatetik, XX. mendearen hasieran iraultzaren inkubagailu bihurtu zen garaia. Saioa doakoa izango da, eta ohi bezala, 18:00etan hasiko da.