Oihana Ugarte Iriarte tolosarraren xilografia eta kobre gaineko grabatuen erakusketa zabalduko dute bihar Ipar kaleko Lukas ardotegian. 2019 eta 2020 urteen artean eginiko lanak jasoko dituzte bertan. Guztira, hogei estanpa paratuko ditu Ugartek: Andra urdina, Itsasgizona, Oreka, Aperitifa, Bizilagunak, Emakume jantziak, Jaizkibelgo xenda… Urriaren 12ra arte izango da ikusgai.