Kontxako sailkatze estropadan izango da Zarautz Babyauto

Aritz Mutiozabal

Kontxako Banderarako gizonezkoen sailkatze estropada jokatuko da gaur, 17:30ean hasita, Donostiako badian. Erlojuaren aurkako proba izango da bi txandetan banatuta, eta dirudienez, azken orduko bajen ondorioz, 22 traineruk hartuko dute parte. Gaur goizean egin da Donostian traineruen irteera ordena erabaki duen zozketa, eta Zarautz Babyautok lehena izango da irteten. Erraza izango ez den arren, zazpi onenen artean egoten ahaleginduko da Enbata.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide