Helduen Dantza Txapelketarekin abiatuko da bihar Euskal Astea

Aritz Mutiozabal 2020ko abuztuaren 31

Euskal Jai Egunik gabeko Euskal Jai Astean murgilduko da herria aste honetan: euskal dantzak, trikitixa, bertsoak... «Euskal kulturarekiko konpromisoa mantendu nahi dugu, eta pentsatzen dugu osasun neurri guztiak zainduta, bideragarria dela Modelo aretoan aurrera eramatea txapelketa hauek guztiak», aditzera eman du Xabier Txurruka alkateak.

Helduen Binakako Dantza Txapelketarekin abiatuko da bihar aste berezia; guztira, hamaika bikotek hartuko dute parte lehian, 19:00etan hasita. Hona hemen parte hartzaileak:

1. Maren Galvez - Gorka Granado (Lezo-Sopela)
2. Maitane Irurzun - Gorka Duran (Aduna-Villabona)
3. Laura Bastida - Ekain Uzkudun (Azpeitia)
4. Katerin Artola - Iker Belintxon (Oiartzun-Lezo)
5. June Elorza - Eneko Sarasua (Azpeitia-Azkoitia)
6. Idoia Narbaiza - Irati Olaizola (Legazpi)
7. Itziar Bastida - Anaitz Lizartza (Azpeitia)
8. Elaia Elorza - German Aranburu (Azpeitia)
9. Enara Arrizabalaga - Iker Sarasua (Azpeitia-Azkoitia)
10. Saioa Galarraga - Julen Murgiondo (Bergara)
11. Maite Beobide - Mikel Subinas (Azpeitia)

Sarrerak Modelo aretoko leihatilan banatuko dituzte emanaldiaren egunean bertan, bi ordu lehenago.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide