'Urtzen' filma aurkeztuko du Telmo Esnalek Donostiako Zinemaldian

Aritz Mutiozabal 2020ko abuztuaren 31

Pablo Azkueren ipuin bat berreskuratu du lana ontzeko garaian. Euskal Zinemaren Irizar Sarirako hautagaietako bat izango da.

Donostiako Zinemaldiko Zinemira sailean lan berria estreinatuko du Telmo Esnal zinemagileak. Konfinamendu garaian, Pablo Azkue zarauztarraren UR kontakizuna berreskuratu zuen, kontzientzian eta itsasoan sakontzen duena, eta hari tiraka, Urtzen filma osatu du bihurtu du.

Nolabait esateko, zinema-entsegu berezia bat da, elkarrizketak, irudiak eta musika birziklatuz eta berrerabiliz, existentziari buruz hausnartzen duen collage bitxi bat. Gainera, aurrerapen gisa zabaldu duten fotograman Pablo Azkue bera ikusten da etzanda.

Zinemaldia irailaren 18tik 26a bitartean izango da, eta Euskal Zinemaren Irizar Saria jasotzeko hautagaietako bat izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide