Zarauzko Udalak bihar hasiko ditu obrak Gipuzkoa kalean, astelehenarekin, espaloian konponketa lanak egiteko. PROBISA Vías y Obras S.L.U. enpresak egingo ditu berritze lanak, eta 48.398,78 euroko prezioa izango dute, BEZ barne.
Xabier Txurruka (EAJ-PNV) Alkateak adierazi duenez, “Antoniano Ikastetxearen eta Oteiza Lizeo Politeknikoaren parean dagoen galtzada-harrizko espaloiaren zati hori oso hondatuta dago, Gipuzkoa kaleko tarte horretan dauden tamaina handiko gaztainondoen sustraien eraginagatik. Eremuaren irisgarritasuna hobetzeko, adokinaren ordez, baldosa hidraulikoak jarriko dira eta malda eta espaloiaren lautasuna hobetuko dira. Aldez aurretik, barkamena eskatzen dizuegu datozen asteetan obra horien ondorioz kaltetutako auzotarrei, merkatariei eta ikastetxeei, sor daitezkeen eragozpenengatik".