Zarautz hamargarren sailkatu da Aresko estropadan

Iñigo Gaiton 2020ko abuztuaren 29a

Zarauzko arraunlariak, artxiboko irudian.

Sailkapen orokorrean Aresekiko zuen abantaila galduta, bihar erabakiko da bietako nork jokatu beharko duen playoffa.

TKE Ligako jardunaldia ez da ona izan ZAErentzat. Enbatak ez du aurreneko luze ona egin, eta horrek faktura pasa dio estropada osoan. Aurreneko luzean 7 segundo galdu ditu Aresekiko, eta, helmugan, 12 izan dira. Aresek irabazi du lehen txanda, bigarren Ondarroa izan da, hirugarren Zarautz eta laugarren Kaiku.

Horrela, jaitsierari begira, Zarautzek galdu egin du Aresekiko zuen tartea, eta orain biek puntu berak dituzte sailkapen orokorrean. Beraz, bihar Boiroin jokatuko den estropadan erabakiko da mailari eusteko playoffa nork jokatuko duen. 

Sailkapen orokorra:

1. Hondarribia 19:34:94

2. Santurtzi 19:38:54

3. Urdaibai 19:45:14

4. Orio 19:50:26

5. Donostiarra 19:59:76

6. Cabo 20:16:40

7. Zierbena 20:16:46

8. Ares 20:36:00

9. Ondarroa 20:44:30

10. Zarautz 20:48:62

11. Kaiku 21:14:50

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide