Bihar, abuztuak 28, Javier Mina artistarekin mahai-ingurua egingo da Photomuseumen. Artista nafarrak asteartean jarri zuen 'Fusioa' erakusketa ikusgai, eta haren inguruan mintzatuko da ostiraleko zitara hurbiltzen direnekin. Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kulturaren difusiorako programaren barruan egingo dute mahai-ingurua.
Javier Minak ibilbide zabala du argazkigintza munduan, eta bakarkako erakusketa ugari egin ditu: De boca a oca (Koldo Mitxelena, Donostia, 2009); Suites Friedrich-Macke (Kutxa Bulevar, Donostia, 2011); Autocacharrería (La Ciudadelan, Iruña, 2012); La Mirada del Paseante (Ibercaja, Logroño, 2013); Circus Mundi (Durangoko Arte eta Historia Museoa, Durango, 2016), Lau urtaroak (Aterpe, Beasain, 2018) eta Natura Naturans (Óvalo, Donostia, 2019).
Horrez gain, liburuak ere plazaratu ditu: Las camas de Emma (1990), El Ojo del Cíclope (2004), Vidas Paralelas (2008), Tigres de papel (2008), La mirada fósil (2011), Montaigne y la bola del mundo (2013), El dilema de Proust (2014), Paseo po el San Sebastián de Luis-Santos (2015), Libros para la guerra (2016), San Francisco Javier (2017) eta En busca de la inmortalidad (2019).