Larunbat, igande eta astelehenean 'La boda de Rosa' ikusteko aukera izango da Modelo Aretoan. Iciar Bollainek zuzendutako filmak genero ikuspegiari buruzko lanketa egiten du, umorea ardatz hartuta. Aktoreen artean da, besteak beste, Ramon Barea euskalduna.
Sinopsia:
45 urte betetzear dagoela, Rosa beti besteentzat bizi izan dela konturatuko da, eta alde egin, dena utzi eta botoi nuklearra sakatzea erabakiko du. Bere bizitzaren agintea hartu eta negozio propioa izateko ametsa bete nahi du. Baina laster jakingo du bere aitak, anaiek eta alabak beste asmo batzuk dituztela, eta bizitza aldatzea ez dela hain erraza.