Musika eta politikaren inguruko mahai-ingurua eta kontzertuak izango dira ostegunean

Iñigo Gaiton 2020ko abuztuaren 25a

Danda Gazte Asanbladak antolatutako 'Dan-dana nahi dugu' udako programaren barruan egingo dira osteguneko ekimenak.

 

Danda Gazte Asanbladak 'Dan-dana nahi dugu' egitasmoa abiatu zuen abuztuaren 14an, Vila Manuelako frontoian egindako bertso saioarekin. Programarekin jarraituz, abuztuaren 20an gaztetxean auzolana eta kontzertua izan zituzten, eta ostegun honetan, hurrengo ekimena egingo dute. 18:00etatik aurrera musikaren eta politikaren inguruko mahai-ingurua izango da gaztetxean. Gero, 20:00etan, bokatak jango dituzte, eta iluntzeko bederatzietan kontzertuei hasiera emango diete. J Martina, Ziakhus&Durum eta Solo Karne-ren abestiak entzuteko aukera izango da.

Irailari begira ere jarri dituzte bi hitzordu: hilaren 3an COVID-19aren krisiari buruzko hitzaldia egingo da, luntxa eta zineforumarekin batera. Irailaren 12rako, berriz, irteera eta ikasturteko lehen asanblada antolatu dituzte.

Ekimen guztietan maskarak janzteko eta segurtasun neurriak errespetatzeko eskatu dute antolatzaileek.

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide