Ostegun eta ostiral honetan Matriuska antzezlanaz gozatzeko aukera izango da Modelo Aretoan, Iraia Eliasen eta Amancay Gaztañagaren eskutik. Bi egunetako emanaldiak 20:00etan izango dira, publiko edukiera mugatuarekin. Gonbidapen txartelak 18:00etatik aurrera egongo dira eskuragarri, funtzioaren egunean bertan, aretoko txarteldegian.
Politsiko Sorkuntza Laehiaketaren aurtengo irabazlea izan da Matriuska antzezlana. Etorkizun berria eraikitzeko giltza haien esku duten bi emakume dira obrako protagonistak, eta munduari begiak zabaltzeko saiakera egiten dute.