Arrano taberna irekitzeko baimena eman du Osasun Sailak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abuztuaren 21a

Tabernako langileek negatibo eman dute PCR probetan. Gainera, taberna desinfektatu dute, COVID-19aren aurkako protokoloak zehazten duen moduan.

Asteazkenean itxi zuten Arrano taberna, langile batek PCR proban positibo eman zuelako.  COVID-19 protokoloa martxan jarri zen orduan. PCR probak egin dizkiete tabernako gainontzeko langileei, eta negatibo eman dutela jakinarazi dute sare sozialen bidez Arrano tabernako kideek. Horrez gain, azken egunetan taberna desinfektatzen aritu direla ere adierazi dute, COVID-19aren aurkako protokoloak zehazten duen moduan. Hala, Osasun Sailak eman die berriz ere taberna irekitzeko baimena.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide