Euskotren Liga amaitu zen pasa den asteburuan Zarauzko estropadarekin, baina gizonezkoen traineru txapelketa nagusiak aurrera darrai. Pil-pilean da liga, ezustekoz betetako denboraldia izaten ai baita aurtengoa. Zarautz Babyauto esaterako, hamargarren postuan kokatuta dago sailkapenean, eta play off postuetako zulotik ateratzea lortu zuen joan den asteburuan, etxean.
Behetik gorako bidea hartu du Enbata ontziak, eta asteburu honetan ere bere maila erakusteko aukera izango du Bizkaian. Izan ere, larunbat arratsaldean, Santurtzin izango dute hitzordua, 18:00etan hasita. Igande eguerdian, berriz, Sestao eta Portugalete artean jokatuko dute XIX. Sestaoko Udala Bandera, 12:10etik aurrera.