Hiru lagunek eman dute positibo azken orduetan

Julene Frantzesena 2020ko abuztuaren 20a

Eskualdean hemeretzi koronabirus kasu berri atzeman dituzte, eta Gipuzkoan 73 lagunek eman dute positibo PCR probetan, azken orduetan.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak dagoeneko jakinarazi ditu azken orduetako koronabirus datuak, eta eskualdean hemeretzi positibo atzeman dituzte. Azken egunetako gisan, Azpeitian atzeman dituzte positibo gehien: zortzi. Horrez gain, Zarautzen eta Azkotian hiruna positibo, Aian bi, eta Zumaian, Zestoan nahiz Orion bana detektatu dituzte.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, 576 positibo zenbatu dituzte. 7.023 PCR proba gauzatu dituzte, eta Araban 117, Bizkaian 372 eta Gipuzkoan 73 positibo izan dira. Positibo eman duten beste hamalau lagunek hiru lurralde horietatik kanpo dute bizilekua.

Egun 176 lagun daude ospitaleratuta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan –atzo 39 ospitaleratu zituzten–, eta horietatik hogei daude ZIUn. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako RO indizea –oinarrizko birsorkuntza tasa–, berriz, 1,11 da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide