Danda Gazte Asanbladak auzolana antolatu du gaur arratsalderako Putzuzulon

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abuztuaren 20a

Putzuzulon antolatu dituzten ekimenek edukiera mugatua izango dute, eta maskara jantzita eramateko deia egin die gazte asanbladak parte hartzaileei.

Hilabete osorako hainbat ekintza prestatu ditu Danda Gazte Asanbladak, Dan-dana nahi dugu izenburupean, eta gaur arratsaldean auzolana egingo dute Putzuzulo gaztetxean. Iluntzean, berriz, indarrak berreskuratzeko ogitartekoak eskainiko dituzte bertan afaldu nahi dutenentzat, eta, ondoren, Idoia Asurmendiren kontzertuaz gozatzeko aukera izango da, 22:00tatik aurrea.

Dandako kideek gaurko ekimenetara maskarak eramateko deia egin diete parte hartzaileei. Horrez gain, nabarmendu dute aforoa mugatua izango dela, zehaztutako babes neurriak bete ahal izateko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide