Koronabirus kasu positibo berri bat atzeman dute herrian azken orduetan

Julene Frantzesena 2020ko abu. 18a, 16:20

Gipuzkoan 53 COVID-19 kasu atzeman ditu Osakidetzak azken orduetan, horietatik bost Azpeitian eta bakarra Zarautzen.

Osasun Sailak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuak eman ditu gaur ere: Bizkaian 185 kasu, Araban 72 eta Gipuzkoan 53 jazo dira. Hiru lurralde horietatik kanpo bizi diren herritarren artean beste 11 kasu ere zenbatu dituzte. Atzo hamazazpi lagun ospitaleratu zituzten, eta guztira, 165 dira ospitaleratuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gaur egun, hamazazpi lagun daude ZIUn.

Urola Kostan, berriz, Azpeitiko agerraldiko bost kasuez gain, Zarautzen beste positibo bat atzeman dute. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide