Zarauzko Udalak jakinarazi du etzi ez dela herri kirol saiorik izango Lege Zaharren Enparantzan. Iazko udan bezala, asteazkenetan herri kirol erakustaldiak antolatzeko asmoa zuen aurten ere udalak, baina koronabirusaren datuak direla-eta, azken asteetan ez da ekitaldirik egin, segurtasuna gehiago bermatze aldera. Aste honetan ere emanaldirik ez dela izango jakitera eman du udalak.