Asteburuan profesionalen pilota partidak jokatu zituzten Aritzbatalde pilotalekuan. Hala, ostiralean eta igandean pilotazaleek punta-puntako partidez gozatzeko aukera izan zuten. Bi egunetako partida nagusiak Masters Caixabank txapelketakoak izan ziren, hain zuzen, bederatzigarren eta zortzigarren jardunaldikoak. Hona hemen emaitzak:
Ostirala
Peña II-Larunbe 14
Egiguren V-Ladis Galarza 22
Urrutikoetxea-Irribarria 4
Artola-Rezusta 22
Igandea
Victor-Larunbe 22
Dario-Erostarbe 15
Ezkurdia-Aranguren 22
Jaka-Albisu 16