'Play off' postuetara itzuli da Zarautz-Babyauto

Amaia Urbieta Arruti 2020ko abu. 15a, 21:01

Emozioz betetako txanda osatu dute Zarautzek, Aresek, Ondarroak eta Kaikuk, baina, aurretik atzera egin du estropadan Enbatak. Bihar izango dute etxeko estropadak aho zapore hobeaz bukatzeko aukera.

Kosta ala kosta atzean utzi nahi ditu Enbatak sailkapeneko azken bi postuak, baina gaurkoan ez da posible izan. Lehen txandan atera dira zarauztarrak Ares, Ondarroa eta Kaikuren aurka lehiatzera, eta ezustekoz betetako estropada osatu dute. Giro haizetsuarekin egin dute arraunean mutilek, iparraldeko haizeak gogor jotzen zuela. Bigarren eta hirugarren txandetan are nabarmenagoa izan da itsaso nahasia, eta saltoka egin dute aurrera traineruek.

Aurreneko txandako lehen bi luzeetan pare-parean ibili dira Ares, Zarautz eta Ondarroa; une askotan, segundo beraren barruan hirurak. Segundoen dantza bizi horretatik kanpo geratu da Zarautz, ordea, hirugarren luzean. Estropada buruan hasi du luzea, baina Ondarroako trainerua Zarautzen kalera sartu eta mugimendu arraro horren ostean atzeran geratu da Zarautz. Ezin izan dio buelta eman egoerari Enbatak, eta, laugarren luzean, atzean geratzen joan da pixkanaka. Segundoen dantzak ez du etenik izan ordea; inor gutxik espero bazezakeen ere, atzetik aurrerako estropada egin duen Kaikuren eta Ondarroaren artean egon da emozioz betetako lehen postua. Kaiku izan da txandako garaile, eta hamarren batera zeharkatu du helmuga Ondarroak. Zarautzek hamar segundo beranduago amaitu ditu lanak. Hemen dago ikusgai Enbataren txandako sailkapena:

1. Kaiku 21:42,2 
2. Ondarroa +0,3
3. Ares +2,4
4. Zarautz +9

Hemen dago ikusgai gaurko jardunaldiko sailkapen orokorra:

Aurkari zuzenen atzetik geratu da Enbata, eta hurrengo bi txandetako emaitzek ere ez dute zarauztarren alde egin; berriro itzuli dira azkenaurreko postura sailkapen orokorrean. 40 puntu dituzte zarauztarrek gaur gaurkoz, eta 41 Enbata baino postu bat gorago dagoen Aresek. Bihar beheko postuetatik ateratzeko beste aukera bat izango dute etxean. Hemen daude entzungai Jon Artola ZAEko lehendakariak estropada amaieran egindako adierazpenak:

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide