Gaurko 18:00etatik aurrera, Ron Fricke zinemagile estatubatuarraz gehiago jakiteko beta izango da Photomuseumen. Fricke ezaguna da argazki zuzendaritzan erakutsi izan duen maisutasunagatik. Chronos (1985) eta Sacred site (1986) filmekin hasi zuen ibilbidea, eta Baraka (1992) filmak egin zuen ezagun. 2011n Samsara filma plazaratu zuen, bere lanik ezagunenaren jarraipena.
Zinemagileaz gehiago jakin nahi dutenek hitzordua dute gaur 18:00etan Photomuseumen, Gela programaren barruan antolatutako saioan. Ohi bezala, doakoa izango da.