Jira-Bira Grupo Eulen taldeko sei txirrindulari joango dira larunbatean Benejacqera (Frantzia), 95 kilometroko lasterketan lehiatzera. Valladoliden (Espainia) izan ziren aurreko igandean, eta kirol egutegiko hurrengo hitzordua dute Benejacqekoa. Taldeak azaldu duenez, "konplikatua" ari da izaten aurten egutegia osatzea, txapelketa asko ez dituztelako antolatu.
Oztopoak oztopo, Asier Azkarate, Gaizka Gurrutxaga, Joseba Lopez, Patxi Darthayette, Andoni Azkarate eta Vincent Arhie aterako dira bizikleta gainean larunbatean.