Profesionalen pilota partidak jokatuko dituzte asteburuan Aritzbatalden

Amaia Urbieta Arruti 2020ko abuztuaren 13a

Bihar eta igandean izango dira partidak Aritzbatalden. Sarrerak aurrez erosi beharko dira, Internet bidez.

Abuztu erdialdean hitzordu finkoa izan ohi da Zarauzkoa pilota profesionalarentzat. Aurten ez dute salbuespenik egingo; bihar eta igandean, pilotazaleek punta-puntako partidez gozatu ahalko dute Aritzbatalden. 17:00etan hasiko da lehen partida bi egunetan, eta sarrerak Internet bidez eros daitezke. Bi egunetako partida nagusiak Masters Caixabank txapelketakoak izango dira, hain zuzen, bederatzigarren eta zortzigarren jardunaldikoak. Ondoko pilotariak ariko dira lehian:

Abuztuaren 14an, ostirala:

Peña II-Larunbe eta Egiguren V-Ladis Galarza

Urrutikoetxea-Irribarria eta Artola-Rezusta

 

Abuztuaren 16an, igandea:

Victor-Erasun eta Dario-Erostarbe

Ezkurdia-Aranguren eta Jaka-Albisu

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide