Etxeko txikienentzat, Tor Magoak ikuskizuna eskainiko du gaur Zarautzen, Villa Manuelako pilotalekuan. 18:00etan hasiko da saioa, eta, udako kultura ekitaldi guztiek bezala, edukiera mugatua izango du. Sarrerak doakoak izango dira, baina emanaldia hasi aurretik hartu beharko dira Modelo aretoko leihatilan, 16:00etatik 17:45era bitartean.
Amarru izeneko ikuskizuna eskainiko du artistak, "sorginkeria, arao eta amarruz betetako ikuskizun harrigarria eta umoretsua".