Aste Nagusirik ez dela egingo gogorarazi du udalak

Amaia Urbieta Arruti 2020ko abuztuaren 12a

Su artifizialak Aste Nagusian. (Zarauzko Udala)

Kirol hitzorduak, Salbea eta Ama Birjinaren Meza Nagusia izango dira asteburuan, baina ez da bestelako ekitaldirik egingo.

COVID-19ak eragindako egoera dela eta, abuztuaren erdialdean ospatu ohi den Aste Nagusiko ekitaldiak bertan behera uztea erabaki zuen Zarauzko Udalak, beste hainbat neurriren artean. Udalak jakitera eman duenez, "pilaketak eta arrisku egoerak saihesteko", aurten ez da izango kontzerturik, berbenarik, su artifizialik, erraldoirik eta buruhandirik.

Hilaren 14ko Salbe tradizionalaz eta Ama Birjinaren omenezko Meza Nagusiaz gain, profesionalen arteko pilota partidak jokatuko dira asteburuan Aritzbatalde pilotalekuan, baita traineru estropadak ere: Zarauzko XLII. Ikurrina gizonezkoetan eta Zarauzko XII. Ikurrina emakumezkoetan

Zarauztarrei higiene neurriak areagotzeko eta urruntze sozialari eusteko gogorarazi die udalak, baita maskara erabiltzea derrigorra dela ere.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide