Hainbat ekitaldi antolatu ditu Dandak 'Dan-dana nahi dugu' jardunaldien barruan

Amaia Urbieta Arruti 2020ko abuztuaren 11

Iazko apirileko Gazte Eguna. (Danda)

Askotariko egitaraua prestatu dute Danda Gazte Asanblako kideek. Ostiral honetan abiatuko dira jardunaldiak bertso saioarekin, eta irailaren erdialdean izango da azken ekitaldia. Asanblada irekiarekin amaituko dute egitasmoa, eta, aldi berean, aurrera begira jarri eta ikasturtea hasteko baliatuko dute azken ekitaldi hori.

Datozen asteetarako hainbat ekitaldi prestatu ditu Danda Gazte Asanbladak. 'Dan-dana nahi degu' izena jarri diote egitasmoari, eta, besteak beste, bertso saioak, hitzaldiak eta kontzertuak antolatu dituzte. Datorren ostiralean izango da lehen ekitaldia, eta irailaren 12ra arte askotariko hitzorduak finkatu dituzte. Hemen ikusgai egitaraua:

Dan-dana nahi dugu

  • Abuztuak 14, ostirala. Bertso Saioa Villa Manuelako frontoian, 20:00etan. Bertsolariak: Ane Peñagarikano, Aimar Sorazu, Aner Peritz eta Uxue Alkorta. Gai jartzailaea: Jone Lizarralde. Eguraldi txarra eginez gero, gaztetxean izango da saioa
  • Abuztuak 20, osteguna. 16:00etan auzolana gaztetxean, 21:00etatik 22:00etara bokatak eta 22:00etan Idoia Asurmendiren kontzertua.
  • Abuztuak 27, osteguna. 18:00etan, musikaren eta politikaren inguruko mahai ingurua. 20:00etatik 21:00etara bokatak, eta 21:00etan kontzertuak: J Martina, Ziakhus&Durum eta Solo Karne.
  • Irailak 3, osteguna. COVID-19aren krisiari buruzko hitzaldia 18:00etan gaztetxean. Ondoren, luntxa eta zineforuma.
  • Irailak 12, larunbata. Irteera eta ikasturteko lehenengo asanblada irekia.

Antolatzaileek maskarak eramateko eta segurtasun distantziak errespetatzeko eskatu dute.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide