Iazko udan bezala, asteazkenetan Lege Zaharren Enparantzan herri kirol erakustaldiak antolatu ditu aurten udalak, baina koronabirusaren datuak direla-eta, azken asteetan ez da ekitaldirik egin, segurtasuna gehiago bermatze aldera. Aste honetan ere emanaldirik ez dela izango jakitera eman du udalak.