HARA! Cambridgeko dukeek Amaia Arrietak diseinatutako maskarak daramatzate

Zarauzko Hitza 2020ko abuztuaren 10a

(ETB)

Diseinatzaile zarauztarrak denbora darama Cambridgeko dukeen haurren arropa diseinatzen eta, pandemia garaian, maskarak egiteko ere eskatu diote. Amaia Arrietak ETBri egindako adierazpenen arabera, Kate Middleton dukesaren arropaz arduratzen den langileak hainbat maskara eskatu zizkion familia osoarentzat, hainbat ekitaldi zituztelako aurretik. 

Middleton jendaurrean bere maskararekin agertu zenetik, eskaera ugari jaso dituela baieztatu du zarauztarrak, eta azaldu du errege familiako kidea "eredu" izatea nahiko lukeela, haren arabera, Ingalaterran "oso jende gutxik" eraman ohi duelako maskara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide