Zarautz Arraun Elkartearen XI. Ikurriña jokatuko da arratsaldean

Aritz Mutiozabal

Gaur arratsaldean, 18:00etatik aurrera, KAE 2 ligako Zarautz Arraun Elkartearen XI. Ikurriña jokatuko da Getariako uretan. Zarauztarraren bigarren trainerua hamargarren postuan dago une honetan sailkapen orokorrean, 12 punturekin; aurretik Santurtzi eta Hibaika ditu, hurrenez hurren, 14 eta 13 punturekin. Hamaikagarren eta azken postuan, berriz, Santoña dago, 4 punturekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide