Ikurrina jarri dute moilako masta berrian

Aritz Mutiozabal 2020ko abuztuaren 7a

Neguko denboraleak eraitsitako moilako horma konpontzeaz gain, hainbat konponketa zein zaharberritze lan egin ditu udalak. Obren fase hori moilako babes-hormaren puntan historikoki egon den masta berreskuratuz amaitu du, eta gaur ikurrina altxatu dute sei metroko altuerara. "Horrela, portua eta bere ingurua prest daude datorren asteburuan Zarauzko Ikurrinaren estropadak ospatzeko", adierazi du Xabier Txurruka alkateak.

Udalak jakitera eman duenez, oraindik ez dira aurreikusitako lan guztiak amaitu. Iraileko marea bizietan, hain justu ere, itsasbehera aprobetxatuko dute barandak jartzen amaitzeko eta moilako dike nagusian pitzadura batzuk konpontzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide