Koronabirus kasu berri atzeman dute herrian

Anartz Izagirre 2020ko abuztuaren 5a

Azpeitian eta Azkoitian ere kasu bana zenbatu du Osasun Sailak. Guztira, 241 kasu izan dira azken orduetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak adierazi duenez, hiru dira azken orduetan eskualdean hautemandako koronabirus kasu berriak; izan ere, Azpeitian, Azkoitian eta Zarautzen kasu bana atzeman dute. Eskualdeko gainontzeko herrietan, berriz, ez da kasu berririk izan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, guztira, 241 kasu hauteman dituzte azken 24 orduetan; horietatik 155 Bizkaian izan dira, 58 Araban eta 26 Gipuzkoan. Hiru lurraldeetan ospitaleratuta dauden gaixoak 57 dira, eta birusaren birsorkuntza tasa, berriz, 1,26koa da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide