Beste bi kasu positibo Zarautzen

Juan Luis Romatet 2020ko abuztuaren 4a

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak koronabirus kasuen azken datuak eman ditu eguerdi partean. Horien arabera, beste bi kasu gehiago zenbatu dituzte Zarautzen. Eskualdeari dagokionez, hirugarren bat Getarian detektatu dute. 

Bezperako datuekin alderatuta, kopuruak ez dira hain kezkagarriak –10 kasu eman ziren eskualdean igandetik astelehenera bitartean; horietatik lau Zarautzen–, baina, hala ere, birusak gure artean jarraitzen du. Osasun Sailaren datuen arabera, beste hiru kasu zenbatu dituzte Urola Kostan azken 24 orduetan. Hauetatik bi Zarautzen eman dira, eta bat Getarian. Zazpi eguneko epean hogei koronabirus kasu atzeman dituzte Zarautzen.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoari dagokionez, beste 152 kasu positibo detektatu dituzte azken orduetan. Hauetatik gehiena –123– Bizkaian eman dira, 25 Gipuzkoan eta 14 Araban. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide