Urra txapeldun Hiru Hamarreko harri-jasotze lehian

Aritz Mutiozabal 2020ko abuztuaren 3a

Aiako herri kirol txapelketako aurkezpena (Ibon Errazu)

Altxaldi bateko aldearekin irabazi zuen atzo arratsaldean Aiako probalekuan. Guztira, 53 jasoaldi lortu zituen zilindrikoarekin, kubikoarekin eta bolarekin egin beharreko lanean.

Hiru Hamarreko Harri-jasotze Txapelketako finala jokatu zen atzo arratsaldean, Aiako probalekuan, eta Mikel Lopetegi Urra zarauztarra izan zen garaile. Ordura arteko emaitzak ikusita, ez zegoen txapela janzteko faborito nagusirik, eta hori lehia osoan nabaritu zen. Izan ere, Xabier Peñagarikano Peña aizarnazabaldarra eta Urdax Magunazelaia abadiñoarra lehiakideekiko aldeak txikiak izan ziren.

Azkenean, Urra nagusitu zen 53 altxaldirekin, eta altxaldi bat gutxiagorekin Urdax sailkatu zen bigarren postuan. Hirugarrena Peña izan zen, 50 jasoaldirekin. Hirurek 125na kiloko zilindro zaharrarekin, kubikoarekin eta bolarekin aritu ziren lanean, bakoitzarekin bi minutuko denboran.

SAILKAPENA

1. Mikel Lopetegi Urra
Zilindro zaharra: 22
Kubikoa: 16
Bola: 15

2. Urdax Magunazelaia
Zilindro zaharra: 21
Kubikoa: 15
Bola: 16

3. Xabier Peñagarikano Peña
Zilindro zaharra: 19
Kubikoa: 14
Bola :17

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide