Gaur eguerdian Euskadiko Traineru Txapelketa jokatu da Lekeitioko estropada eremuan, 12:00etatik aurrera. Atzoko beroaren aldean, gaur eguraldi hobea izan dute arraunerako, baina itsasoa harro ibili da estropada guztian, mendebaldeko haize indartsuaren ondorioz. Hondoko itsaso handirik ez da izan, baina haize olatuak sortu dira ur-azalean, eta txalupek ikuskizun ederra eskaini dute poparean.
Zarautz AE zazpigarren, Zierbena garaile
Zarautz aurreneko txandan aritu da, Orio, Urdaibai eta Ondarroarekin batera. Azken horrekin lehia bizia izan du Enbatak estropadan guztian zehar. Elkarren ondoan ibili dira denbora luzez, eta azken luzean egindako lan onari esker helmugan aurretik sartu da Zarauzko trainerua. Urdaibai izan da lehen txandako garaile, bigarren Orio sailkatu da, hirugarren Zarautz eta laugarren Ondarroa.
Gizonezkoetan ere bigarren txandan erabaki da bandera, eta Zierbenak nagusitasunez lortu du garaipena.
Gizonezkoen sailkapen orokorra:
1. Zierbena 20:29,56
2. Hondarribia 20:42,57
3. Donostiarra 20:48,43
4. Bermeo 20:55,48
5. Santurtzi 21:06, 62
6. Orio 21:08,19
7. Zarautz 21:41,07
8. Ondarroa 21:44,61
Emakumezkoen sailkapen orokorra:
1. Donostiarra 11:28,27
2. Orio 11:32,08
3. Arraun Lagunak 11:46,61
4. Tolosaldea 12:06,47
5. Ondarroa 12:13,22
6. Deustu-Bilbo 12:25,90
7. Isuntza 12:29,10
8. Lutxana 12:43,34