Eizmendik ordezkatuko du Txapartegi biharko I. Binakako Euskal Pentatloian, Tolosan

Mailo Oiarzabal 2020ko uztailaren 30a

Airzarnako aizkolaria min hartuta dago eta Zarauzko harri-jasotzaileak hartuko haren lekua, Jagoba Otaegirekin bikotea osatuta lehiatzeko.

Azken orduko aldaketa izango da bihar goizean Tolosako (Gipuzkoa) zezen plazan jokatuko den I. Binakako Euskal Pentatloian. Aurkezpenean iragarri bezala, Urola Kostako sei kirolarik parte hartuko dute lehian, hiru bikotetan banatuta, baina horietako batean aldaketa iragarri dute. Luis Txapartegi eta Jagoba Otaegi aizarnarrek osatu behar zuten aipatu hiru bikoteetako bat, baina Txapartegik min hartu du, eta arazo fisikoak ezin gaindituta, bertan behera utzi behar izan du parte hartzea. Haren ordez, Jokin Eizmendi harri-jasotzaile zarauztarra ariko da Otaegirekin bikotea osatuta.

Kepa Peñagarikano azpeitiarrak eta Joxean Olaskoaga Aizperro oriotarrak, eta Xabier Orbegozo Arria V.a errezildarrak eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a aiarrak osatutako bikoteak zaingo dira eskualdeko beste ordezkariak Tolosan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide