Nahia Coelloren akuarelak ikusgai, Lukas ardotegian

Aritz Mutiozabal 2020ko uztailaren 29a

Nahia Coello lekeitiar gaztearen margolanak daude ikusgai Lukas ardotegian. Hain justu ere, naturan oinarritutako akuarelak dira artistaren proposamen piktorikoa; batik bat, zehaztapen xumez landuriko loreak, oinarri zuri baten gainean. Diseinu grafikoko ikaslea da Coello, eta bere erakusketa abuztua bukaera bitartean bisitatu ahal izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide