Ostiraletik zazpi kasu positibo berri atzeman dituzte Zarautzen

Onintza Lete Arrieta 2020ko uzt. 27a, 13:52

Bederatzi dira guztira eskualdean hautemandako kasuak; beste biak Getarian izan dira.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratu berri ditu azken egunetan egindako PCR proben emaitzak, eta Urola Kostan, beste behin, kostako herrietan egon dira kasu positiboak. COVID-19 gaitzean positibo eman duten herritarretatik zazpi zarauztarrak izan dira, eta bi, berriz, getariarrak. Gainerako herrietan ez da positiborik atzeman ostiraletik igandera.

Lurraldeei dagokienez, Bizkaian dago datu kezkagarriena, han 227 lagunek eman dutelako positibo PCR probetan. Gipuzkoan 117 kasu izan dira hiru egunetan, eta Araban, berriz, 36.

Hain zuzen, Nekane Murga Osasun sailburuak gaur 16:30erako iragarri du agerraldia, gaitzaren hedapena saihesteko Eusko Jaurlaritzak neurri gehiago hartuko baititu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide