"Zarautzen ere Izan Bidea dinamika martxan da. Zuk ere preso eta iheslarien etxerako bidea izan nahi duzu? Hemen duzu aukera". Horixe dio herrian jarritako karteletan, eta astelehen honetan, hilaren 27an, egingo dute egitasmoaren aurkezpena.
Bertan azalduko diete herritarrei zertan datzan Euskal Herri mailako dinamika. Izan Bidea aplikazioa sortu dute, eta hori deskargatu ondoren, parte hartzaileek nahi beste kilometro egin behar dituzte oinez zein bizikletan. Ondoren, argazki edo bideoak igo behar dituzte sare sozialetara.
Ez bada sareetara igo nahi, sarezarautz@gmail.com helbidera bidal daitezke bideo edo argazkiak, zehaztuz egindako kilometro kopurua.
Aurkezpenaren harira, egitarau txiki bat osatu dute:
Uztailak 27, astelehena:
- 17:00etan: bizikleta martxa goiko kanpinetik
- 17:45ean: aurkezpena eta talde argazkia Munoan
Uztailak 31, ostirala:
- 19:45ean: azken ostirala denez, elkarretaratze ibiltaria, Duke-eneatik Musika Plazara.