Zinkunegi eta Don Leandro kaleetako sarbidea mugatuta egongo da aurrerantzean

Mireia Galarza 2020ko uzt. 25a, 10:00

Uda amaitu bitartean, bi kale horietako sarbideak zarauztarrentzat eta inguruko negozioetako bezeroentzat mugatuko dituzte. Iker Basurko Mugikortasun zinegotziak azaldu duenez, "pandemia garaian, hondartzatik gertu dagoen eremu horrek espazio handiagoak behar ditu pertsonak mugitzeko".

Oinezkoen mugikortasuna bermatzeko asmoz, Zarauzko Udalak Zinkunegi eta Don Leandro kaleetako sarbideak zarauztarrentzat eta inguruko negozioetako bezeroentzat mugatuko du. Ostiralean hasita, uda amaitu bitartean mantenduko dute aldaketa, eta erabakiaren helburua izango da kutsadura akustikoa murriztea eta inguruko egoiliarrei ibilgailuek eragin diezaieketen eragozpenak murriztea. Iker Basurko Mugikortasun zinegotziak azaldu duenez, "pandemia garaian, hondartzatik gertu dagoen eremu horrek espazio handiagoak behar ditu pertsonak mugitzeko". Horregatik, Basurkok dioenez, "beharrezkoa" izango da herritarren errespetua bide publikotik pasatu behar dutenean. 

Aldaketak aldaketa, Mendilauta inguruan TAO sistema mantenduko da, eta, horrenbestez, errotazio handiko gune urdina eta egoiliarrena mantenduko dira. Mugikortasun zinegotziaren dioenez, "udako emaitzen arabera" baloratuko dituzte egin daitezkeen aldaketak. 

Gainera, datozen egunotan, San Frantzisko kalean ere ezarriko dute aldaketa, eta ibilgailuentzat egun eta ordu jakin batzuetan itxiko dute kalea oinezkoentzat bakarrik izan dadin. Ondorioz, aipatutako kaleetan ezingo da 20 kilometro orduko abiadura gainditu. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide