XI. Bilboko Bandera jokatuko dute gizonezkoek larunbat arratsaldean Ibaizabal ibaian. Erlojuaren aurkako saioa izango da, hiru ziaboga eta lau luzeetara. Hiru txandatan irtengo dira hamabi traineruak, minutu bateko aldearekin. Lehen txandan ariko da Zarautz Babyauto, Kaiku, Ares eta Ondarroarekin batera.
Igandean, berriz, Lekeitioko uretan jokatuko da estropada. Denboraldi erdira iritsita egongo dira ordurako, izan ere, play-offaren aurretik 16 estropada jokatzen dira, eta igandekoa zortzigarrena izango da. Hemen ez dute erlojuaren aurka lehiatu beharko; ohiko legez izango da estropada.
KAE2 Liga, Getarian eta Pasaian
Aurreko igandean bezala, larunbat honetan Getarian jokatuko dira KAE1, KAE2 eta ETE Ligako estropadak. Bertan ariko da zarauztarren bigarren ontzia. Bi estropada jokatu dituzte, eta bederatzigarrenak dira sailkapenean.
Pasaiako Udalak aditzera eman du pasaitarrak ez direnek ezingo dutela estropadak ikustera gerturatu. Getariarrek pasa den astean gauza bera eskatu zuten, beste herrietatik ez etortzeko.
Asteburuko estropadak
Euskotren Liga, emakumezkoak
- Larunbatean, 17:40ean: II. Bilboko Bandera
- Igandean, 11:40ean: IX. Euskotren Bandera (Lekeitio)
Eusko Label Liga, gizonezkoak
- Larunbatean, 18:00etan: XI. Bilboko Bandera
- Igandean, 12:00etan: XXXV. El Correo Ikurriña (Lekeitio)
ETE Liga, emakumezkoak
- Larunbatean, 11:00etan: II. Zumaiako Ikurriña (Getaria)
- Igandean, 11:00etan: IV. Adegi Bandera (Pasai Donibane)
KAE1 Liga, gizonezkoak
- Larunbatean, 12:00etan: XXXV. Zumaiako Ikurrina (Getaria)
- Igandean, 12:00etan: IV. Adegi Bandera (Pasai Donibane)
KAE2 Liga, gizonezkoak
- Larunbatean, 18:00etan: Mutrikuko Yurrita Group Bandera (Getaria)
- Igandean, 18:00etan: 700. Errenteriako Udala (Pasai Donibane)