Lehior Elorriagaren argazki-erakusketa ikusgai dago Arkami Galerian

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2020ko uztailaren 23a

Zaldibardarraren lehen erakusketa da, eta naturarekin eta baserri giroarekin du zerikusia. Uda osoan egongo da ikusgai.

Arkami Galeriak erakusketa berria du martxan. COVID-19 gaitza medio, arduradunek erabaki dute irekiera ekitaldirik ez egitea, baina ateak ireki daude dagoeneko. Jakitera eman dutenez, Arkami Galeriak "ezagunak ez diren maila handiko egileak" ekartzea du helburu.

Lehior Elorriaga zaldibardarra baserrian hazi eta hezia da. Baserriko eta naturarekin lotutako argazkiak egongo dira ikusgai galerian.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide