Azken egunetan kezka sortu da, nabarmen gora egin duelako COVID-19arekin kutsatutako lagun kopuruak herrian. Dena dela, joera lasaitu dela dirudi, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, Zarautzen, bai atzo eta bai gaur, bi kasu positiboen berri eman zutelako. Dena den, atzo bi baino ez ziren Urola Kostan positibo eman zutenak. Gaur, berriz, lau dira: Orion bi atzeman dituzte.
Atzokoaren ia bikoitza, Gipuzkoan
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako datuei erreparatuz gero, 111 kasu berri atzeman dituzte azken orduetan, eta horietatik 37 Gipuzkoan gertatu direla azaldu du Osakidetzak. Atzo 90 ziren orotara, eta horietatik 20 baino ez Gipuzkoan.
Igoera aipagarrienak bi dira: Eibarren 10tik 14ra igo dira kasuak. eta Ordizian 1etik 4ra.