Iraola-Manterolak eta Lakuntza-Tolosak jokatuko dute Emakumezkoen XII. Pala Txapelketako finala

Amaia Urbieta Arruti 2020ko uztailaren 22a

Biharko finala eta 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida ere Zinema pilotalekuan jokatuko dituzte, ikuslerik gabe.

Zinema pilotalekuan jokatu ziren atzo Emakumeen XII. Pala Txapelketako partidak. Izatez Frontoi Txikin jokatzekoak baziren ere, segurtasuna bermatze aldera, frontoi itxian jokatu zituzten partidak, ikuslerik gabe.

Erabakita geratu zen finala. Finalerdi bana irabazita, Saioa Iraola-Maialen Manterola eta Ainhoa Lakuntza-Irati Tolosa bikoteak sailkatu dira lehia nagusirako. Beste bi bikoteek, Jone Iruretagoiena-Mireia Aizpuruk eta Garbiñe Tijero-Alaitz Badiolak, 3. eta 4. postuak erabakitzeko norgehiagoka jokatuko dute.

Bi partidak bihar izango dira, atzokoen moduan, Zinema pilotalekuan, 18:30ean, ikuslerik gabe.

Argazkiak: Zarautz Kirol Elkarteko Pilota Saila

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide