Udako hainbat ekitaldi bertan behera utzi dituzte

Mireia Galarza 2020ko uzt. 21a, 16:15

Zarauzko Udalak udako hainbat ekitaldi bertan behera uztea erabaki du, eta egunez aldatu ditu beste batzuk. Irune Urbieta zinegotziak aitortu duenez, "jende pilaketak saihestea" da erabakiaren helburua. 

Zarauzko Udalak udako antolatuta zituen hainbat ekitaldi bertan behera uztea erabaki du. Irune Urbieta kultura zinegotziak aitortu duenez, helburua da "jende pilaketak saihestea eta segurtasun nahiz higiene neurriak bermatzea". 

Hala ere, ez dituzte ekintza guztiak bertan behera utzi, eta kasu horietan, ekitaldiaren kokapena edo eguna aldatzea erabaki du udalak. Aritzbatalde kiroldegira lekualdatu diren ekintzen sarrerak Modelo Aretoko txarteldegian salduko dituzte ekintzako egunean bertan 18:00etatik 19:45etara.  Hona hemen bertan behera utzitako eta aldaketak izan dituzten ekintzak:

  • Uztailak 21 eta 23: Emakumezkoen pala partidak Zinema pilotalekuan izango dira, 18:30ean, publikorik gabe.
  • Uztailak 22 eta 29: Herri kirol saioak, bertan behera. 
  • Uztailak 23 eta 30: 'Kontu kantari 2' eta 'Amarrua' familia ikuskizunak, bertan behera.
  • Uztailak 25: Afrika Bibang & Nomadak Banda taldearen kontzertua Aritzbatalde kiroldegian izango da, 20:00etan. 
  • Uztailak 26: Los Tenampas mariatxi taldearen emanaldia Aritzbatalde kiroldegian izango da, 20:00etan.
  • Uztailak 31: Gontzal Mendibiren emanaldia Aritzbatalde kiroldegian izango da, 20:00etan.

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide