Bihar 18:30etik aurrera jokatuko dituzte Emakumezkoen XI. Pala Txapelketako finalerdiak. Lehiaketa honen ezaugarri nagusia da Frontoi-Txiki pilotaleku berezian jokatzen dela, baina koronabirusaren bueltako azken egunetako datuak direla eta, antolatzaileek erabaki dute Zinema pilotalekuan jokatzea datozen partidak. Gainera, ateak itxita jokatuko dira, ikuslerik gabe.
Lehen partidan Jone Iruretagoienak eta Mireia Aizpuruk Saioa Iraola eta Maialen Manterolaren aurka neurtuko dituzte indarrak eta, bigarrenean, Ainhoa Lakuntza eta Irati Tolosa Alaitz Badiola eta Garbiñe Tijeroren aurka ariko dira.
Biharko finalerdietako bikote garaileek ostegunean jokatuko dute finala elkarren aurka, eta bihar galtzen dutenek 3. eta 4. posturako lehia izango dute egun berean.