Murkilek Uztaileko Zozketa jarri du abian

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2020ko uztailaren 20a

Uztailaren 18tik 31ra, bezeroek erosketak egitean txartel bat betetzeko aukera izango dute beraien datuekin, 60 euroko 20 erosketa txartelen zozketan parte hartzeko.

Ekainaren 1ean hasi eta uztailaren lehen hamabostaldia bitartean, Murkil Zarauzko Merkatarien Elkarteak "Gure Txanda" kanpaina jarri zuen abian, herriko merkatariei babesa adierazte eta laguntza emate aldera. Kanpaina hura "arrakastatsua" izan zela iritzita, Uztaileko Zozketa jarri du martxan. Bezeroek, eskuz zein txartelez ordainduta, 60 euroko 20 bonuren zozketan parte hartu ahal izango dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide