Usurbilen jokatu da Gipuzkoako Harri Txikien Harri-Jasotze Txapelketa, herriko plazan, Herri Kirol Egunaren egitarauaren barruan. Sei parte-hartzaile izan dira; ia denak zarauztarrak. Eguraldi eguzkitsu eta tenperatura altuarekin, hiru minutuko txandatan lehiatu dira. 125 kiloko kopa (10 arroa), 112,5 kiloko kubikoa (9 arroa) eta 100 kiloko bola (8 arroa) ea nork gehien altxa aritu dira elkarren aurka.
Honela geratu da sailkapena:
1/ Mikel Lopetegi Gereka Urra: 75 altxaldi (30+20+25)
2/ Xabat Olaizola Arizti: 59 altxaldi (22+17+20)
3/ Gorka Etxeberria Ikutza: 55 altxaldi (23+15+17)
4/ Hodei Iruretagoiena Uria: 53 altxaldi (27+19+7)
5-/Iraitz Arruti Artetxe: 42 altxaldi (16+13+13)
6/ Manex Aburuza Alduntzin: 37 altxaldi (13+11+13)
Parentesi arteko zenbakiek honakoa adierazten dute: zenbat aldiz altxatu duen, hurrenez hurren, 125 kiloko kopa (10 arroa), 112,5 kiloko harri kubikoa (9 arroa) eta 100 kiloko bola (8 arroa)