Ez du asmatu Enbatak Orion

Amaia Urbieta Arruti 2020ko uzt. 19a, 14:31

Enbata ziaboga betean, Getxon. (Aitor Arrizabalaga)

Bigarren txandan atera da gaur Zarautz-Babyauto, eta azkena izan da bai txandan, bai sailkapen orokorrean. Urdaibaik irabazi du bandera.

Atzo estropada bikaina egin ostean, apalagoa izan da gaurko Zarautz-Babyautoren jarduna Orion. Bigarren txandan atera da Enbata, eta laugarrena izan da helmuga zeharkatzen, lehenengo heldu den Hondarribia baino 35 segundo beranduago. Hondarribiaren atzetik iritsi dira bigarren txandan, hurrenez hurren, Donostiarra eta Cabo.

Eusko Label Ligako sailkapenean play off-eko postuan, 11. postuan, jarraitzen du Zarautz-Babyautok ligaren herena igaro berri denean.

8. Orioko Kanpina Banderako sailkapena

  1. Urdaibai (20:10.41)
  2. Hondarribia (20:12.76)
  3. Orio (20:18.86)
  4. Santurtzi (20:24.77)
  5. Donostiarra (20:26.26)
  6. Cabo (20:26.80)
  7. Zierbena (20:28.90)
  8. Ares (20:30.31)
  9. Lekittarra (20:35.40)
  10. Ondarroa (20:43.08)
  11. Kaiku (20:45.54)
  12. Zarautz (20:48.39)

Eusko Label Ligako sailkapena

  1. Santurtzi (63 puntu)
  2. Orio (58 puntu)
  3. Donostiarra (55 puntu)
  4. Urdaibai (54 puntu)
  5. Hondarribia (47 puntu)
  6. Zierbena (44 puntu)
  7. Cabo (38 puntu)
  8. Lekittarra (30 puntu)
  9. Ares (24 puntu)
  10. Ondarroa (22 puntu)
  11. Zarautz (18 puntu)
  12. Kaiku (15 puntu)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide