Zortzigarren izan da Zarautz KAE2ko bigarren estropadan, Getarian

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2020ko uzt. 19a, 14:17

Lehen txanda irabazi du Zarautzek, eta bigarrenean irten den Santurtziren denborak hobetzea lortu du. Itsasoa bare-bare izan dute arraunlariek, haizerik ez apenas, eta beroa zen adierazgarri.

ETE eta KAE2 Ligak jokatu dira goizean, Getarian. Emakumezkoetan Tolosaldea gailendu da, eta gizonezkoetan, berriz, Castro Canteras de Santullan. Arratsaldean KAE1 mailakoak ariko dira eremu berean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide