Lan handia eginda, lehen txanda mendean hartu du Zarautz-Babyautok gaur Getxon; 20:18ko denboran amaitu ditu lau luzeak. Pare-parean hasi dute estropada Enbatak eta Aresek, baita Kaiku eta Ondarroa ere. Bigarren luzean gerora atzean geratu den Aresi hiru segundoko aldea ateratzea lortu dute zarauztarrek, eta hirugarren luzean aldeak sendotu dituzte gainontzeko hiru taldeekiko. Azken ziabogatik Kaikuri bost segundo ateratzen zizkiola atera da Enbata, eta laugarren eta azken luzean aldea handitzea lortu du.
Lehen txandan Kaiku izan da bigarrena helmuga zeharkatzen, 20:23ko denborarekin; hirugarren izan da Ondarroa (20:30), eta laugarren Ares (20:31). Aitzol Garro Zarauzko patroiak ETBri esan dio "uste zutena baino hobeto" aritu direla gaurkoan, eta gakoa arraunean "luze" egitea izan dela. Estropada ona eginagatik, 11. postuan jarraitzen dute zarauztarrek Eusko Label Ligako sailkapenean, 17 punturekin.
Getxoko 42. Ikurrineko sailkapena
- Orio (19:42.26)
- Santurtzi (19:44.62)
- Urdaibai (19:48.80)
- Zierbena (19:54.52)
- Donostiarra (19:59.24)
- Hondarribia (20:04.22)
- Zarautz (20:17.88)
- Cabo (20:23.44)
- Kaiku (20:23.88)
- Ondarroa (20:30.56)
- Lekittarra (20:30.88)
- Ares (20:31.60)
Eusko Label Ligako sailkapena
- Santurtzi (54 puntu)
- Orio (48 puntu)
- Donostiarra (47 puntu)
- Urdaibai (42 puntu)
- Zierbena (38 puntu)
- Hondarribia (36 puntu)
- Cabo (31 puntu)
- Lekittarra (26 puntu)
- Ares (19 puntu)
- Ondarroa (19 puntu)
- Zarautz (17 puntu)
- Kaiku (13 puntu)